XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Soin-Hezkuntzako titulodunak gaitzea, berariz gaitzea eta trebatzea, ikerlaritza suztatzea, eta kirol-teknikarien gaikuntzan diharduten beste izaikiekin batera lankide izatea izango ditu bere egiteko.

Bigarren Izenburuan, bestalde, Erakundearen ihardutze-sailak finkatzen dira: Zuzendaritzako Zaingo-Batzordea, Irakasle-Batzarra eta Soin-Hezkuntzako Erakundeko Artezkaria.

Hirugarren Izenburuan, Erakundeak bere helburuak betetzeko eta egiteratzeko izango dituen diruzko eskuarteak finkatzen dira.

I IZENBURUA. SOIN-HEZKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEAREN LEGEZKO JAURPIDEA.

1. atala. - Soin-Hezkuntzako Euskal Erakundea eratzen da, Kultura eta Turismo-Sailari atxikiriko, arduralaritza-mailako ihardutze-erakunde burujabe gisa; berenezko lege-nortasuna eta bere helburuak betetzeko ihardutzeko ahalmen osoa duela.